Erreserba egin nahi duzun udalerria bilatu, sartu nahi duzun lekua aurkitu, ordu-tarte bat aukeratu eta laguntzaile kopurua sartu bezain erraza da. Hori guztia erabaki ondoren, “Erreserbatu” botoian klik egin besterik ez duzu, eta erreserba eginda izango duzu.
Establezimendu bakoitzak erabakiko du bezero bakoitzak zenbat ordu erreserba ditzakeen herritar gehienen erabilera eta gozamena bultzatzeko.
Bai, “Nire erreserbak” atalaren bidez ezezta dezakezu. Mesedez, ahalik eta lasterren egin, ostalariek horren berri izan dezaten eta, hartara, haien edukiera arduraz kudeatzek.
Ez da ezer gertatzen, bezeroek telefonoz edo zuzenean eseri ahal izango dute mahai bat libre dagoenean, eta ostalariak app-aren bidez kudeatu ahal izango du lokalaren edukiera.
Ostalariak, aplikazioaren bidez, nahi duenean erreserbak egiteko aukera du, iristen diren pertsonak kontabilizatzeko eta, hartara, haien edukiera kontrolatzeko. Horregatik, garrantzitsua da ostalariek beren edukiera eguneratzea, tresna eraginkorra izan dadin eta ilarak bezalako arazoak saihesteko.
Bai, ostalariek erabaki dezakete zenbat mahai jarriko dituzten aplikazioa erabiltzen duten bezeroen eskura.
Mahaia hurrengo orduetan prest badago, erreserba-denbora luzatu ahal izango da.
Bai, “Nire erreserbak” atalean, bezeroek egindako erreserba guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Bai, onartzeko eskubidean oinarrituz, ostalariari aukera ematen diogu erreserbaren bat kentzeko edo bertan behera uzteko, baldin eta bezeroek erreserbaren bat badute.